Arion vulgaris
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arion vulgaris edo bare arrunta (oker, Arion lusitanicus) lur-lehorreko bare bat da, airea arnasten duen gastropodo molusku bat. Hermafroditak dira eta 400 arrautza arte errun ditzakete uda bakar batean. Arrautzek 4-5 aste bitarte behar dituzte kumea ateratzeko.
Datu azkarrak Arion vulgaris, Iraute egoera ...
Arion vulgaris | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Stylommatophora |
Familia | Arionidae |
Generoa | Arion |
Espeziea | Arion vulgaris Moquin eta Tandon, 1855 |
Itxi
Oso inbasiboak dira, ez soilik gizakiak sartu dituen guneetan, baita berezkoak diren lekuetan ere[1]. Jatorria ez dago argi, Iberiar penintsularen iparraldean, Frantziako mendebaldean edo Ingalaterrako hegoaldean proposatu da, baita Erdialdeko Europa ere[2]. Gizakiak, bereziki landareen salerosketaren ondorioz, munduko leku askotan sartu du[3].