Arkade
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arkade edo arkade-makina txanpon bat sartuz bideojoko edo bestelako joko bat jolasteko aukera ematen duen aparatu bat da. Aparatu horietan jolasten diren bideojokoei arkade-joko deritze. 1930eko hamarkadan sortutako makinak dira, pinball jokoetarako batez ere eta teknologia mekanikoa erabilita. 1970eko hamarkadaz geroztik, bideojokoak eta bestelako joko elektronikoetarako erabili dira gehienbat. Taberna, jolas-areto eta antzekoetan kokatu ohi dira. Japonian bertako otaku kulturaren elementu nagusienetako bat da. Arkadeen urrezko aroa 1980ko hamarkadatik 1990eko hamarkadaren lehen erdira arte izan zen.
"Arcade" hitza ingelesetik dator; horrela deitzen ziren lehen jolas-makinak jartzen ziren galeriak edo arkupeak. Ondoren, jolas-makinei eskainitako aretoak izendatzeko erabili zen terminoa, denborarekin, baita azken horiek eta jolasak izendatzeko ere.[1] Bestalde, arkadea kontsumoko bideojokoen lehen belaunaldia izan zen, eta entretenimendu modu berri horrekin lehen kontaktu publikoa.[2]