Arkear
Hadearraren ondorengo eta Proterozoikoaren aurreko eona (eta eontema), duela 4.000 milioi urtetik duela 2.500 milioi urtera arte iraun zuena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arkear[1] eona —aurretik Arkeozoiko izenaz ezaguna— denbora eskala geologikoaren banaketa bat da, Kanbriarraurrearen bigarren banaketa geologikoa. Duela 4.000 milioi urte hasi zen, Eon Hadearraren ondoren, eta duela 2.500 milioi urte amaitu, Proterozoikoa hasten denean, 1.500 milioi urteko iraupena izanez. Datak kronometrikoki ezartzen dira, estratigrafian oinarrituta egon beharrean. Behe muga (hasiera puntua) ez du ofizialki ezarri Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak. Antzinako literaturan Hadearra Arkearraren zatitzat hartzen da. Arkear hitza antzinako grezierazko Αρχή hitzetik dator, eta «jatorria» edo «sorrera» esan nahi du.
Datu azkarrak Kronologia, Hasiera ...
Arkear | ||||
---|---|---|---|---|
Arkear | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 4 mila milioi urte | |||
Amaiera | duela 2.500 milioi urte | |||
Honen parte da | Aurrekanbriar eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Neoarkear Mesoarkear Paleoarkearra Eoarkearra | |||
|
Itxi