From Wikipedia, the free encyclopedia
Arranoa Falconiformes ordenako zenbait hegazti harrapariri ematen zaien izen generikoa da. Ordenaren beste izen bat Accipitriformes da.
Nahiz eta hegazti harraparia izateagatik ezaguna izan, sarraskijalea ere bada. Edonon aurki daitezke, Antartidan izan ezik. Tamaina handia, gorpuzkera mardula eta buru eta moko pisutsuak haien ezaugarri nagusiak dira.
Euskararen estandarizazioak eta hiztegigintzak arrano finkatu eta mugatu egin dute adiera, erdarazko águila, aigle edo eagle hitzen sinonimo bihurtu arte; baina, berez, izena oso modu generikoan erabiltzen da edo erabili izan da euskaraz, ia eguneko hegazti harrapari guztiak izendatzeko balio dezake. Arrano izen espezifikoa jasotzen dutenei, zein miru edo aztore deitu ditzakegunei ere, ia denei aplika dakieke, hango edo hemengo herri hizkeran.
Harrapari sarraskijaleak ere (putre edo saiak, kasu) arrano izendatzen dira hainbat hizkeratan, bai Lapurdin[1] zein Bizkaieraren eremuan[2].
Hegazti harraparia denez, moko handi, boteretsu eta puntazorrotza dauka, harrapakinen haragia erraz askatzeko. Haien tartso eta atzaparrak ere indartsuak dira. Halaber, oso esanguratsua da haien indarra, izan ere, harrapakin pisutsuagoak eramanez hegan egiteko gai baitira. Gainera, oso ikusmen ona dute, harrapakinak (besteak beste, arratoiak, erbiak, saguak, untxiak, azeri txikiak eta beste ugaztun txiki batzuk) distantzia handietan aurkitzeko ahalmena ematen diena.
Obiparoa da, hau da, arrautzak erruten ditu. Habiak zuhaitz altuetan edo arroketan egiten dituzte eta hiru metrora irits daitezke. Hegazti hain handia denez, bakarrik arrautz bat edo bi aurki daitezke habian, eta gurasoek 45 egunean berotzen dituzte. Jaiotzetik bi hilera hegan egiteko prest daude eta gero eta urrunago joateko gai dira. Hala eta guztiz ere, urte oso bat egon behar dira habia utzi gabe, gurasoen ondoan ehizatzen ikasten, berez kabuz ehizatzeko gai izan arte.
Munduan zehar 60 arrano motatik gora daude. Arrano buruzuria famatuena da. Euskal Herrian hauek bizi dira, besteak beste:
Euskal Herriko beste harrapari batzuk:
Euskal Herriko sarraskijale batzuk:
Arrano hitza euskaraz arraio hitzaren leungarritzat erabiltzen da. Adibidez:[3]
Arrano Beltza euskal abertzaletasunaren ikurretako bat da.
Arranoak historiako etapa eta leku askotan duen munta esanguratsua da. Izan ere, hainbat zibilizazio eta garaitan, arranoa ikur nagusitzat hartzen zen: esaterako, Erromatar Inperioan, Gurutzaden garaian edota beste inperio batzuen garaietan (Karlomagno, Napoleon, Errege Katolikoak...), arranoa sinboloa izan zen, batez ere, entsena militarrerako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.