Arraun (abestia)
Joseba Tapia eta Paul Piché-ren abestia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arraun Quebeceko Paul Piché kantautorearen abesti baten bertsioa da Joseba Tapiak 1999an Québec: hamalau kantu independentziarako albumean argitaratu zuena, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Kantuaren hitzak Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek itzuli eta moldatu zituzten.[1][2][3]
Arraun (abestia) | |
---|---|
Joseba Tapiaren musika-lana | |
Egilea(k) | Joseba Tapia |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Arraun eta La rame |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta frantsesa |
Hitzak | Paul Piché |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Paul Piché Pascal Gaigne |
Historia | |
Jasotako sariak |
Joseba Tapiak bi urte geroago kantu honekin Musikaren Saria jaso zuen Madrilen.[4]
Quebeceko kantutegi modernoaren antologia izan zen album hura: Leclerc, Levesque, Vigneault, Léveillée, Charlebois, Piché… Kantaera berri bat proposatzen zuen Joseba Tapiak, malgutasun harrigarriz. [1][5] Quebec urrun dago Euskal Herritik baina hurbil ere bai. Bazter batean, hotza eta elurra den herrialde gogorrean, quebectarrek eutsi egiten diote nortasunari, identitateari. Hizkuntza erraldoi bat dute auzo, independenteak izan nahi lukete…
- Arrauna