Arthur's Seat
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arthur's Seat (euskaraz "Arturren eserlekua") Eskoziako Edinburgh hiriburuan dagoen muinoa da. Edinburgheko gaztelutik 1,5 kilometrotara kokatua dago. 251 metroko garaiera du. Berez, Holyrood Parken erdigunea eta punturik garaiena da.
Datu azkarrak 's Seat, Datu orokorrak ...
Arthur's Seat | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 251 m |
Prominentzia | 186 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°56′39″N 3°09′43″W |
Kokapena | Edinburgo |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Itxi
Bere igoera oinez ohituta dagoen edozeinentzat erraza da eta bertatik Edinburgh hiriaren gaineko ikuspegi bikainez goza ahal liteke.
Muino honen izenak Artur errege mitologikoarekin lotura omen du. Halere, Archer's Seat ("Arkulariaren eserlekua") izenetik eratorria izan daitekeela ere aipatu izan da, kokaleku hau hiriko defentsa gune garrantzitsua baitzen.