From Wikipedia, the free encyclopedia
Arthur Meier Schlesinger (Columbus, Ohio, AEB, 1917ko urriaren 15a - Manhattan, New York, 2007ko otsailaren 28a) estatubatuar historialaria izan zen.
Arthur Meier Schlesinger | |
---|---|
(1961) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arthur Bancroft Schlesinger |
Jaiotza | Columbus, 1917ko urriaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Heriotza | New York, 2007ko otsailaren 28a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Arthur Meier Schlesinger |
Ama | Elizabeth Bancroft Schlesinger |
Ezkontidea(k) | Marian Cannon Schlesinger (en) (1940 - 1970) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard College (en) 1938) Cambridgeko Unibertsitatea Phillips Exeter Academy (en) Peterhouse |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Office of Strategic Services New York Hiriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Richard Hofstadter (en) |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Historia-irakasle izan zen unibertsitate horretan (1946-1961). 1952, 1956 eta 1960. urteetan Alderdi Demokrataren lehendakaritzarako hautagaiaren hautetsien taldeko kidea izan zen. 1960ko irabazleak, John Fitzgerald Kennedyk, lehendakari-kargua bere gain hartu zuzenean, aholkulari berezi izendatu zuen. Geroago, Kennedyren gobernuari buruzko kontakizun bat idatzi zuen: "John F. Kennedyren mila egunak Etxe Zurian" (1965). Liburuak Pulitzer saria irabazi zuen, biografia sailean, 1966. urtean. Kennedyren hilketa gertatu eta hilabete gutxira bere karguaren dimisioa aurkeztu zuen.
1967an New Yorkeko Unibertsitateko humanitate irakasle izendatu zuten. Lanik aipagarrienak: "Jacksonen aroa" (1945; Pulitzer saria irabazitakoa, historia sailean, 1946. urtean); "Roosevelten aroa" (1957-1960, hiru liburukitan); "Itxaropen politika" (1963); "Oinordekotasun mikatza: Vietnam eta amerikar demokrazia" (1967); "Lehendakaritza inperiala" (1973); "Robert Kennedy eta bere garaia" (1978); "Ameriketako historiaren zikloak" (1986).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.