Santutxuko irakasle, irakasle eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Asier Gonzalez Soreasu (Santutxu, Bilbo, 1982ko maiatzaren 11a) euskal musikari, irakasle eta politikaria da. EH-Bilduko zinegotzia izan zen Bilbon 2019 eta 2023 bitartean.[1] Kazetaritza eta irakasle ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ogibidez BilbaoMusika Eskolako irakaslea da, herri-musika sailean. Herri-mugimenduko alor diferenteetan murgilduta egon da Santutxu auzoan urte luzez, kultur suspertzaile gisa.[2]
Asier Gonzalez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo eta Begoña, 1982ko maiatzaren 11 (42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, irakaslea eta politikaria |
Musika instrumentua | Alboka txalaparta |
Bilboko udalean EH-bilduko zinegotzia izan zen 4 urtez, 2019 eta 2023 bitartean. Urte horietan zinegotzi moduan gehien landu zituen gaiak lau hauek izan ziren: 1) Haurren heziketa. Eskolen, Haurguneen eta Kideguneen mantenua indartzea; 2) ludopatiaren hazkundea etetea eta gazteen artean horren kontzientzia piztea; 3) genero-berdintasuna; 4) eta mugikortasun iraunkorra.[1][3][4]
Alboka eta txalaparta jotzen du eta BilbaoMusika Eskolan irakaslea da herri-musika sailean eta hainbatetan parte hartu du eskolako irakasleen artean antolatzen dituzten kontzertuetan.[2][5][6]
Bilboko Udal Musika Bandarekin eta Bilboko Udal Txistulareni Bandarekin ere jo izan du txalaparta Iker Diez-ekin batera (80 Bider Ttakun).[7] Esaterako 2017an Azkuna Zentroan jo zuten Sebastián Lizaso eta Xabi Paya bertsolariek ere parte hartu zutela.[8]
2014an Guardia Zibilak atxilotu zuen Santutxu auzoan gauez antolatu zuen operazio handi baten barruan. 2008ko ETAren paper batzuetan bere izena azaldu zelako atxilotu zuten, baina handik egun gutxira askatu zuten[9] eta 2016an egin zen epaiketan guztiz absolbitu zuten.[10][11][12][13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.