Asma-belar
Solanazeoen familiako landare belarkara, 1 m-raino hazten dena. Hostoak handiak, eta loreak zuriak eta inbutu-formakoak ditu. Fruitua alkaloide narkotiko eta antiespasmodikoa duen kapsula obatu eta arantzaduna da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Asma-belar edo estramonio (Datura stramonium) solanazeoen familiako landare belarkara da. 1 m-ko altuera izatera irits daiteke. Hostoak handiak eta meheak dira, ertz biribilduak dituzte eta kiratsa darie. Loreak handiak, zuriak eta inbutu itxurakoak izaten dira. Asma-belarraren fruitua (daturina) alkaloide narkotiko eta antiespasmodikoa da. Fruituak arrautza itxura du, eta barrualdetik bi zatitan banatzen du hormatxo batek. Hormatxoaren alde bietan hazi pilo bat du. Fruituaren estalkiak arantzatxoak ditu inguruan.
Asma-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Generoa | Datura |
Espeziea | Datura stramonium |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Hiosziamina eta Datura leaf (en) |
Zelaietan azaltzen da, eta bere sustrai eta haziek logura ematen dute. Belaikiaz nahastuta eta zigarrotxoak eginda, asmaren sendagai bezala erabili izan dira asma-belarraren hostoak.
Historikoki mandragora, belaiki eta erabelarrarekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[1][2][3]