Aurrerako Jauzi Handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aurrerako Jauzi Handia (txinera tradizionalaz: 大躍進; txinera sinplifikatuaz: 大跃进; pinyinez: Dàyuèjìn), 1958etik 1961era Txinako Herri Errepublikako gobernuak abiarazitako plangintza sozioekonomikoa izan zen. Haren helburua Txina erabat eraldatzea zen, nekazaritza nagusi zuen herrialdean industrializazio eta kolektibizazio prozesu azkar bat garatuz. Mao Zedongek "Indar produktiboen teorian" oinarritu zuen plangintzaren bilakaera, baina emaitzak txarrak izan ziren: nekazaritza-ekoizpenak %70 behera egin zuen eta goseagatik 20 eta 30 milioi pertsona bitartean hil ziren.[1]
Datu azkarrak Jatorrizko izena, Mota ...
Aurrerako Jauzi Handia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (zh-cn) 大跃进 (zh) 大跃进 |
Mota | campaign (en) |
Denbora-tarte | 1958ko otsaila - 1962 |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Honen ondorioa | Txinako Gosete Handia |
Osatuta | |
Itxi
Batzuen aburuz, Aurrerako Jauzi Handia "historiako genozidiorik handiena" da[2].