Ausburgeko Aitormena
Fede-aitormen luthertarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ausburgeko Aitormena (alemanez: Augsburger Bekenntnis; latinez: Confessio Augustana) luteranismoaren fede-aitormen nagusia da, eta Erreforma protestanteko idazkirik garrantzitsuenetako bat da. Ausburgeko Aitormena alemanez eta latinez idatzi zen, eta agintari aleman eta Hiri Inperial Aske batzuek Karlos V.ari aurkeztu zioten 1530eko ekainaren 25ean Ausburgeko Dietan. Erlijiozko hizketaldietako oinarrizko idazkia, Schmalkaldengo Ligaren oinarria, Augsburgeko Bakea lortzeko tolerantziaren oinarria izan zen, eta, oraindik ere, eliza luthertarren fede-aitormen lotesleetako bat da, eta 1540ko bertsioan (Variata) eliza erreformatuena ere bai.[1]
Datu azkarrak Ausburgeko Aitormena, Jatorria ...
Ausburgeko Aitormena | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Philipp Melanchthon |
Argitaratze-data | 1530 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Neo-Latin (en) eta alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Itxi