Azizulhasni Awang
txirrindulari malaysiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Muhammad Azizulhasni bin Awang: Estatu titulu, DPMT, KMN, AMN (Kuala Dungun, Terengganu, Malaysia, 1988ko urtarrilaren 5a) Malaysiako pistako txirrindulari profesionala da. Duen altuera txikiagatik "The Pocket Rocketman" goitizenaz izendatua, Udako Olinpiar Jokoetan domina irabazi duen Malaysiako txirrindulari lehena eta bakarra da[1].
Azizulhasni Awang | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kuala Dungun (en) , 1988ko urtarrilaren 5a (36 urte) |
Herrialdea | Malaysia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Pisua | 69 kilogramo |
Altuera | 166 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
thepocketrocketman.blogspot.com |
2008ko Udako Olinpiar Jokoen Nazioen desfilean, Malaysia Taldeko bandera nazional eramaile izan zen Azizulhasni. 2009an, bere lehenengo Mundu Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen esprintean[2]. Bere estreinako domina olinpikoa 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan lortu zuen, brontzea, banakako keirin modalitatean[3]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen banakako keirin kategoria berean[4].
2017an, bere lehen Munduko Txapelketa irabazi zuen keirinean[5], eta ortzadarraren elastiko preziatua jantzi zuen Malaysiako lehena izan zen[6].