From Wikipedia, the free encyclopedia
Bahitua (jatorrizko izenburua ingelesez Kidnapped) Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen historia eta abenturazko eleberri bat da. Lehenbiziko aldiz 1886ko maiatza eta uztailaren artean Young Folks aldizkarian argitaratu zen. 1893an Catriona izeneko jarraipen eleberria argitaratu zen.
Kidnapped | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Robert Louis Stevenson (1886) |
Argitaratze-data | 1886 |
Generoa | Abentura eta Historia |
Jatorrizko izenburua | Kidnapped |
Hizkuntza | Ingelesa eta eskoziera |
Argitaletxea | Cassell & Co (en) |
Herrialdea | Eskozia |
Orrialdeak | 136 |
Euskaraz | |
Izenburua | Bahitua[1] |
Itzultzailea | Susana Preboste |
Argitaratze-data | 1994 |
Orrialdeak | 295 |
ISBN | 9788487484209[2] |
Eskozian, 1752. urtean dago girotua, 1745eko Matxinada jakobita eta gero. Protagonista David Balfour izeneko hemezortzi urteko mutil bat da eta eleberria benetako gertaera historiko batean oinarritzen da: Britainiar Gobernuko ordezkari zen Colin Campbell Azeri Gorriaren hilketa eta haren ondorioak.
Zenbait pertsonai historiko agertzen dira eleberrian zehar, garrantzitsuenak: Colin Campbell, Allan Breck Stewart, James Stewart, Cluny MacPherson eta Rob Roy entzutetsuaren seme zen Robin Oig MacGregor.
Aipatzekoa da Stevensonek Eskoziako Lur Garaietako biztanleekiko eta kultura gaelikoarekiko orohar azaltzen duen sentiberatasuna eta begirunea.
Bitxikeri gisa, Duncan Dhu musika taldearen izena eleberri honetan agertzen den Duncan Dhu Maclaren pertsonaitik dator.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.