Barkillo (janaria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Barkilloa legamiarik gabeko irinez eta azukre edo eztiz eginiko ore fina da, eta kanela ere izan ohi du. Gozogintzan oso erabilia da, baita izozkietarako gehigarri gisa ere[1].
- Artikulu hau gozokiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Barkillo (argipena)».
19. mendearen amaieran eta 20.ean zehar, ohikoa izan zen Euskal Herrian barkilleroek saltzea barkilloak, erruleta bat zeukan edukiontzi baten bidez[2].