Bere barnean banako zenbait lehergailu txiki dituen bonba, airetik edo lurretik jaurtitzen dena eta airean altitude batean dagoenean ireki eta lehergailu txikiak inguru batean barreiatzen dituena, gero leher daitezen. From Wikipedia, the free encyclopedia
Barreiatze-bonba,[1][2] zatikatze-bonba ere deitua,[3] edukiontzi bat da, barnean ehunka bonba txiki dituena, eta horiek azalera handi batean zabaltzeko eta lehertzeko diseinaturik dagoena.[2] Lurretik, itsasotik edo airetik jaurti daiteke, erorketa askeko modu librean edo zuzendurik.
Barreiatze-bonbak askatzen dituen bonba txiki edo azpimunizio horiek hainbat kalte eragin ditzakete; hala nola, karga leherkorrarekin ibilgailu blindatuak zulatzea, metraila-zatiekin pertsona asko, modu bereizigabean, hiltzea edo zauritzea, bai eta suteak sortzea ere.[4] Ehun herrialde baino gehiagotan debekaturik daude, eragiten dituzten albo kalte larriengatik.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.