Basagurbe
Errosazeoen familiako zuhaitz hostogalkorra. Zurtoina arre-gorrixka eta pitzatua, eta hostoak bakunak, obatuak eta pinatuak dira. Loreak zuriak edo arrosaxkak dira eta bukaerako korinbotan kokatuta daude. Batez ere harizti eta pagaditan agertzen da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis) Sorbus generoko zuhaitza da. Bere fruituen ezaugarrietatik datorkio latinezko izena zuhaitz honi; "tormina"-k disenteria esan nahi du, eta, fruituak latzak eta astringenteak dituelako du izen hori. Mediterraneo inguruan eta Europa erdialdean zabalki hedatuta dago. Euskal Herrian ere, ugari izan gabe, lurralde guztian hedatuta dago eskualde mediterraneo lehorrenean izan ezik.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Basagurbe | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Maleae |
Generoa | Torminalis |
Espeziea | Torminalis glaberrima eta Sorbus torminalis (L.) Crantz
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Q111082515 |
Itxi