From Wikipedia, the free encyclopedia
Bayou (euskarazko ahoskera baiu) AEBtako Louisiana estatuan Mississippi ibaiaren arrobiaren inguruan antzina ibaiadar eta meandroak ziren ur-masak izendatzeko maiz erabiltzen den hitza da.
Louisianaz gain, estatu horrekin muga egiten duten Texas eta Arkansaseko zenbait guneetan ere bayou eremuak badaude.
Frantses hitza izan arren, jatorria choctaw amerindiar hizkuntzaren bayuk hitzan jatorria du, "erreka", eta handik frantsesera eratorri zen.
Frantses nahiz ingeles hiztunek ere erabiltzen dute, batipat cajun etnia edo louisianatar frantses hiztunen artean, baina baita bertako anglosaxoein artean ere.
Bayouak Louisiana estatuko hegoaldean daude, milaka kilometro dituen ubide sare zabal eta nabigagarria osatzen dute. Bayouetan ur-korrontea oso geldoa da, ia nabariezina, itsasora itsasbeheran doa eta itsasgoran goruntz. Baoyuak orokorrean euli, elyso eta bestelako intsektu hegalariez beteak egon ohi dira, bai eta beren animalia ezagunenak diren Mississippiko aligatorea eta krokodilo muturzorrotz.
Zineman Loiusianan girotutako filma ugaritan agertzen den bioma da. Telebistan oso-osorik bayou bioman girotua dagoen saiorik ospetsuena Swamp People da ("Antzirako Jendea").
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.