Begoñako errepublika
1925era arte iraun zuen Bizkaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Begoñako Errepublika (edo elizatea) 1925era arte indarrean ibili zen Begoña udalerriaren izen ofiziala izan zen, gaur egungo Begoña, Uribarri eta Otxarkoaga-Txurdinagako barrutietako lurrak batzen zituena, hau da, Artxanda menditik Bilboko itsasadarreraino. Begoñako udalerri haren lurretan zeuden gaur egungo auzo hauek: Arabella, Bolueta, Castaños, Loruri, Matiko, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri eta Zurbaran.
Nagusiki baserri giroko udalerria zen.[1] Mahasti asko zegoen eta txakolin ugari egiten zen Begoñan.[2][3] Hortik dator Mahatserri herriaren ezizena eta bertakoei ematen zitzaien izena mahatsorri izena.[4][5]