Beira (Mozambike)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Beira Mozambikeko Sofala Probintziako hiriburua da. 412.588 biztanle zituen 1997an, eta Maputoren ostean bigarren hiririk handiena da herrialdean. Itsas portu garrantzitsua du, eta itsasorik ez duten Afrikako beste herrialde batzuentzat porturik gertuena da. Industria- eta salerosketa-gunea da.
- Artikulu hau Mozambikeko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beira (argipen)».
Datu azkarrak Beira, Administrazioa ...
Beira Beira | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Mozambike |
Probintzia | Sofala Probintzia |
Jatorrizko izena | Beira |
Posta kodea | 2100 |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°50′00″S 34°51′00″E |
Azalera | 633 km² |
Altuera | 14 m |
Demografia | |
Biztanleria | 530.604 (2019) −3.221 (2017) |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1887 |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Bender, Bristol, Padua, Seixal, Amsterdam, Coimbra, Espinho eta Aracaju |
municipiobeira.gov.mz |
Itxi
Erdi Aroan Indiako ozeanoko portu nagusietako bat izan zen; X. mende ingurutik aurrera Sofalara garraiatzen zen Rodesian ustiatutako urre eta kobre guztia. 1505ean portugaldarrek hartu zuten.