![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6a/Zer_dira_berreketak%253F.webm/640px--Zer_dira_berreketak%253F.webm.jpg&w=640&q=50)
Berreketa
Zenbaki edo adierazpen bat (berrekizuna), beste zenbaki edo adierazpen batek (berretzaileak) adierazten duen adina aldiz bere buruaz biderkatzea (2 × 2 × 2 = 2 ^3 = 8; irakurbidea: bi ber hiru berdin zortzi) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Berreketa bi zenbaki, berrekizuna eta berretzailea, hartzen dituen eragiketa matematikoa da. Honela definitzen da a ber n berreketa, a berrekizuna edozein zenbaki eta n berretzailea zenbaki naturala izanik[1]:
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3f/Jakindun_logoa.png/33px-Jakindun_logoa.png)
Adibidez, 2 ber 4:
non 2 berrekizuna eta 4 berretzailea diren.
Berretzailea 1 denean: .
Berretzailea 2 denean, karratu hitza erabil daiteke ber bi ordez (adibidez, 42, lau karratu edo lau ber bi esan daiteke).
Berretzailea 3 denean, kubo hitza erabil daiteke, ber hiru ordez (adibidez, 43, lau kubo edo lau ber hiru esan daiteke).