From Wikipedia, the free encyclopedia
Bjarne Stroustrup (Aarhus, Danimarka, 1950eko abenduaren 30a) danimarkar informatikaria da, C++ programazio-lengoaia asmatu eta garatzeagatik ezaguna. Stroustrup informatika-irakasle bisitari bezala hasi zen 2014an Columbia Unibertsitatean, New York hirian, eta 2022tik aurrera irakasle bezala egiten du lan leku berean.[1][2]
Bjarne Stroustrup | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aarhus, 1950eko abenduaren 30a (73 urte) |
Herrialdea | Danimarka Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Churchill College (en) Cambridgeko Unibertsitatea Doktoretza Aarhusko Unibertsitatea (1969 - 1975) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | David Wheeler |
Doktorego ikaslea(k) | Peter Mathias Pirkelbauer (en) Damian Dechev (en) |
Hizkuntzak | daniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria, programatzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | AT&T Bell Labs (1979 - 2002) Texas A&M University (en) (2002 - 2014) Morgan Stanley (2014ko urtarrila - 2022ko apirila) Columbia Unibertsitatea (2022ko uztaila - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua Ingeniaritzako Akademia Nazionala Association for Computing Machinery |
stroustrup.com | |
Stroustrup Aarhusen (Danimarka) jaio zen. Bere familia langile-klasea zen eta bertako eskoletan ikasi zuen.
1969tik 1975era Aarhusko Unibertsitatean ikasi zuen eta matematikako Candidatus Scientiarum batekin graduatu zen informatikan. Bere interesak mikroprogramazioan eta konputagailu-arkitekturan zentratu ziren. Kristen Nygaard asmatzailearen eskutik ikasi zituen objektuetara bideratutako programazioaren oinarriak, Aarhus sarri bisitatzen zuena.
1979an, informatikako doktoretza jaso zuen Cambridgeko Unibertsitatean, gaia konputazio banatuari izan zen eta zuzendaria David Wheeler.
1979an hasi zen Stroustrup bere karrera teknikoarekin Computer Science Research Center of Bell Labs-en, Murray Hill-en (New Jersey, AEB). Bertan, C++ eta programazio tekniken inguruan hasi zen lanean. Stroustrup A&T Bell Labs-en eskala handiko ikerketa-programaren saileko burua izan zen, sortu zenetik 2002ra arte. 1993an, Bell Laborategietako kide egin zuten eta 1996an, AT&T Fellow.
2002tik 2014ra, Stroustrup, Texas A&M Unibertsitateko informatikako irakaslea izan zen. 2011n, unibertsitateko irakasle ospetsua izendatu zuten.
2014ko urtarriletik 2022ko apirilera, Stroustrup New Yorkeko Morgan Stanley hiriko teknologia-dibisioko zuzendari teknikoa izan zen eta Columbia Unibertsitateko informatika zientzietako irakasle bisitaria.
2022ko uztailetik informatika-irakaslea da Columbia Unibertsitatean.
Stroustrup C++ lengoaian egindako lanagatik da ezaguna. 1979an C++ garatzen hasi zen (hasiera batean "C with Classes" deitua). Bere hitzetan, "C++ asmatu zuen, bere hasierako definizioak idatzi eta lehen aplikazioa egin zuen, diseinu-irizpideak aukeratu eta formulatu eta instalazio nagusi guztiak diseinatu zituen, eta C++ estandarren batzordean hedapen proposamenak prozesatzeaz arduratu zen". C++ 1985ean egin zen. Erabilera ez komertzialerako, konpilatzailearen eta fundazioaren liburutegien iturburu-kodearen prezioa bidalketaren kostua 75 dolarrekoa zen; hori horrela izan zen Internet sortu baino lehenagoko garaian. Stroustrup-ek 1985ean C++ lengoaiarako testuliburu bat argitaratu zuen: "The C++ Programming Language".
C++ lengoaiaren ekarpen teknikoak hauek izan ziren:
Stroustrup-ek C++ eta hizkuntzaren diseinua eta eboluzioa dokumentatu zituen 1994ko The Design and Evolution of C++ liburuan, eta hiru artikulu ACM elkartearen History of Programming Languages konferentziarako.
C++ estandarren batzordeko kide sortzailea izan zen (1989an ANSI Komitea izendatu zen, eta 1991tik aurrera ISO Komitea) eta ordutik kide aktiboa izan da. 24 urtez azpitaldea zuzendu zuen hizkuntza hedapenerako proposamenak kudeatzeko (Evolution Working Group).
Hautaturiko ohoreak:
Elkarteak:
Stroustrup-ek hainbat argitalpen idatzi ditu, liburu hauek barne:
Liburu horiek 21 hizkuntzetara itzuli dira.
100 artikulu akademiko baino gehiago, adibidez:
Estandarren Batzorderako ehun txosten tekniko baino gehiago C++ (WG21).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.