Blasket uharteak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Blasket uharteakmap

Blasket uharteak (irlanderaz Na Blascaodaí - esanahi nahasia: beharbada norvegiera zaharreko "brasker" hitzetik eratorria, bere esanahia "leku arriskutsua") Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen diren uharte multzo batzuk dira, Kerryko konderrian daudelarik, Slea Head lurmuturarra eta Dún Chaoin udalerriaren parean.

Datu azkarrak Bertako izena, Geografia ...
Blasket uharteak
Thumb
Goikaldean, Great Blasket uhartea Dingle penintsulako Dunquin udalerri ingurutik ikusia. Behekaldean Blasket uharteen kokapen mapa (uharteak biribilduak daude).
Bertako izenaBlasket Islands
Na Blascaodaí
Geografia
KokapenaIrlandako hego-mendebaldeko kostaldea.
Dingle penintsulako mendebaldeko muturretik 5 kilometrotara.
UhartediaBlasket uharteak
Politika
Herrialdea Munster
Kerryko konderria
Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria1953ko azaroaren 17ko leku aldaketatik aurrera bertan ez da inor bizi.
Talde etnikoakGaur egun biztanle finkorik ez du.
Itxi

Hizkuntza

1953. urterarte bertan erabat irlandera hiztunak ziren biztanleak bizi izan ziren, gaur egun ordea ez da bertan inor modu iraunkorrean bizi.

Historia

1953ko azaroaren 17an Irlandako Gobernuak bertakoen bizimodu gogorra aitzakitza hartuaz uhartetarrak lur lehorrera mugiarazteko erabakia hartu zuen.[1] Biztanle hauen ondorengo asko Ameriketako Estatu Batuetako Masachusets estatuko Springfield udalerrian bizi dira eta oraindik bizirik dauden uharteeko biztanle-ohi batzuk ondoan dagoen Dingle penintsula aurki daitezke, beren jaiotetxetara itzultzeko inolako aukerarik gabe.

XIX. mende amaieran eta XX. mendean uhartetarrak ikerketa antropologiko eta hizkuntzalarien helburu izan dira, bereziki Robin Flower, George Derwent Thomson eta Kenneth H. Jackson bezalako idazle eta hizkuntzalarien aldetik. Hauen bultzadari esker uhartetarrei buruzko hainbat liburu argitaratu eta beren ohitura eta bizimoduari buruzko grabaketa egin dira. Hauen artean Tomás Ó Criomhthainen An tOileánach (Uhartetarra), Peig Sayersen Peig eta Muiris Ó Súilleabháinen Fiche Blian ag Fás (Hogei Urtez Hazituz) idazlanak daude..

Blasket uharteak Ameriketako Hurrengo Parrokia izenaz deituak izan dira, Estatu Batuetan ospetsu den izendapena, Joan eta Ray Stagles idazleen The Blasket Islands - Next Parish America liburuan berreskuratu delarik.

Uharteak

Blasket uharteak osatzen dituzten sei uharte nagusiak hauek dira:

Thumb
Blasket uharteak arratsaldeko eguzkiaren argipean.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.