Buteno
alkenoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Butenoa edo Butilenoa alkeno bat da, C4H8 formula kimikoa duena. Zehazki, formula horixe duten alkeno isomeroei izen hori ematen zaie, zenbait bereizgarrirekin batera. 1825ean aurkitu zen lehen aldiz butenoa, Michael Faraday zientzialariari esker, gasaren olioan aurkitu zuen.
Datu azkarrak Formula kimikoa, Mota ...
Buteno | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H8 |
Mota | alkeno |
Masa molekularra | 56,11 g/mol |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 25167-67-3 |
ZVG | 510089 |
EC zenbakia | 246-689-3 |
ECHA | 100.042.430 |
Itxi
Lau konposatu isomerok dute formula kimiko bera:
- 1-butenoa: CH2=CH–CH2–CH3
- 2-butenoa: H3C–CH=CH–CH3. Cis eta trans isomeroak ditu eta haien arteko desberdintasuna metiloek duten norabidean dago, izan ere, cis isomeroan metiloek norabide bera dute, baina trans isomeroan aurkako norabideak dituzte (ez dezagun ahaztu lotura bikoitzeko bi atomoak eta beraien 4 ordezkatzaileak oinarri berean daudela).
- 2-metilpropenoa edo isobutilenoa: H2C=C(CH3)2.
Lau isomeroak koloregabeko gasak dira eta sukoiak ere badira, gar hori bat sortzen baitute errekuntza erreakzioetan. Airearekin nahasketa lehergarriak sor ditzakete eta presio baxuan zukutuak izan daitezke.
Bromo elementalarekin edo potasio permanganatoaren (KMnO4) tankerako disoluzio azidoekin erraz erreakzionatzen dute. Bestalde, petroliotik abiatuta, cracking erreakzioen bidez lor daitezke.