From Wikipedia, the free encyclopedia
Cadizko Gorteak Espainiako biltzar konstituziogilea izan zen, 1810-1814 bitartean Cádizen bildu zena.
Napoleonen osteak Iberiar Penintsulan sartu zirenean, gorteak Cadizera eraman ziren eta bertan bildu ziren lurralde hartara ihes egindako politikariak, elizgizonak eta intelektualak. Gorte-konstituzio egileek, garrantzi handiko legeak emanez gainera (nazioaren burujabetza, zentsura indarrik gabe utziko zuen inprenta-legea, feudalismoaren eta Inkisizioaren deuseztapena), Espainiako erregetzaren Konstituzioa aldarrikatu zuten (1812ko martxoaren 19an).
1814ko urtarrilean Gorteak Madrila aldatu ziren berriz ere. Fernando VII.a erregea Espainiara itzuli zelarik (1812ko martxoa), Gorteak deuseztatu, eta Konstituzio hura indarrik gabe utzi ondoren, diputatuen aurkako zapalkuntza hasi zen; Antolamendu Zaharrak berean iraun zuen Espainian 1820 arte. Cadizko Gorteek egituratu zuten Espainiako lehen konstituzio liberala, eta, era horretan, XIX. mendean sendotu zen estatu-egitura burges eta zentralista aurreratu zuten.
Euskal Herriko Foruek eta Legeek ez zuten konstituzio hartan inolako lekurik.
Oztopo handiak izan zituzten diputatuak hautatzeko, okupazio militarrarengatik eta Amerikatik etorritako diputatuak zeudelako. Gizartean bezalaxe, diputatuen artean ere hainbat sentsibilitate zeuden:
Azken aukera horrek bildu zituen aldeko gehien, diputatu askok ez baitzuten bilkurara joaterik izan, eta haien ordez, Cadizen zeuden beste batzuk bertaratu baitziren. Garai hartan, merkataritza gune nagusia Cadiz zen eta liberalek eragin handia zuten han. Cadizen bildutako gorteen osaera soziala gizarteko egoera konplexuaren erakusgarri zen. Diputatuen artean garai bateko estamentuetako kideak zeuden(nobleak, elizako dignitateak), eta haien artean kleroak garrantzi handia zuen. Bestalde, hirietako erdi-mailako klaseen ordezkariak zeuden,baita estatuko langileenak (militarrak,magistratuak eta funtzionarioak) langile liberalenak eta merkataritza jardueretan aritzen zirenak ere.
Burgesia ez zen izan iraultza liberalean protagonismoa izan zuen gizarte-klase bakarra. Kleroaren eta nobleziaren zati batek iraultza babestu zuten, baina talde horien gehiengoa absolutisten aldekoa zen. Hona hemen horren adibide garbi bat: Salvador Vinyals industrialari katalana iraultzaren alde zegoen; Torenoko konde aristokratak, berriz, liberalismoa babestu zuen. Erreformetako asko elizgizon liberalek iradoki zituzten; Muñoz Torrerok, Espigak, Villanuevak eta martinez marinak, besteak beste. Ospe txarreko monarkia erreformatzeko aukeratzat hartu zuten gortea funtzionarioek, eta militarrek garrantzi handia izan zuten ia XIX. mende osoan. Cadiz errefuxiatuz jositako hiri setiatu bat zen, eta bizitza sozial handia zegoen kafetegietan, plazetan, egunkarietan eta ganberan bertan. Sentsazio horrek diputatuak adoretu zituen, eta Espainia atzerapenetik eta eraginkortasun ezetik ateratzeko aukeratzat hartu zuten haien legegintza-lana. Giro horretan, prentsa politikoa eta iritzi publikoa sortu ziren, gorteek 1810eko azaroaren 10ean onartutako inprenta-askatasunerako dekretuari esker. Azkar agertu ziren eztabaidetan bi fakzio edo alderdi handi: absolutista eta liberala. Urte haietan, 300 diputatuk osatzen zituzten gorteak. Haietatik 104 bildu ziren inaugurazio egunean;184, konstituzioa onartu zenean; eta 223 itxieraren unean. Frantsesak kanporatu ostean, 1814ko urtarrilean, ohiko gorte berriak Madrilera eraman zituzten.
Cadizko gorteen legegintza-lana izugarria izan zen, eta ordura arte indarrean egondako printzipioekin erabat hautsi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.