From Wikipedia, the free encyclopedia
Calexiko Estatu Batuetako Indie folk, Indie rock eta americana estiloko taldea da. Tucsonen (Arizona) sortua da eta bi taldeburu ditu: Joey Burns (ahotsa eta gitarra) eta John Convertino (bateria). Giant Sand taldean jotzen hasi ziren elkarrekin Calexico sortu baino lehen. Musika eklektikoa, fusioa, du ezaugarritzat taldeak,[1][2] Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko iparraldeko folkaren eragina musika independenteko soinuekin konbinatuta. Muga giroko spaghetti western modernoaren soinu moduko bat.
Calexico (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Tucson |
Musika mota | alternative country (en) , roots rock (en) eta indie folk (en) |
Urteak | 1996 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI Quarterstick Records |
Informazio gehigarria | |
casadecalexico.com | |
Kaliforniako Calexico herritik dator izena, Mexikoko mugan dagoena. California eta Mexico hitzen elkarketa ere bada izena.
Giant Sanh taldea Tucsonera joan zen 1994an eta Han, Burnsek eta Convertinok Friends of Dean Martinez taldea sortu zuten, baina 1996an bertan behera utzi zuten proiektu paralelo hori. Urte horretan Spoke taldea sortu zuten baina berehala izena aldatu eta Calexico jarri zioten.
Lehen diskoa, Spoke (1996) izan zen, 2.000 kopiako edizio mugatua Hausmusik konpainia alemaniarrarekin. Calexico izenarekin Quarterstick Records konpainiarekin sinatu ondoren, taldearen behin betiko izenarekin berrargitaratu zuten lehen albuma.
1998an The Black Light izeneko bigarren diskoa grabatu zuten, Arizonako eta Mexikoko basamortuan inspiratutako diskoa, eta musika prentsan kritika bikainak jaso zituen.
Road Map (1999), zuzeneko tirada mugatuko disko bat, grabatu ondoren, Hot Rail diskoa argitaratu zuten 2000 urtean. Haren soinuak bilakaera izan zuen: biolinak, tronpetak eta tronpak sartuta eta jazzaren zein mariatxi musikaren eraginak, besteak beste. Françoiz Breut kantari frantsesaren kolaborazioa ere izan zuten Ballad of Cable Hogue abestian.
2000 urtearen amaieran, taldeak disko bat grabatu zuen, Amor Belod Duo bikote frantsesarekin batera, Tete a tete izenekoa, 2001ean salgai jarri zena. Urte berean, bandaren material argitaragabearekin bi bilduma argitaratu ziren: Even My Sure Things Fall Through (Mariachi luz de luna berrargitaratua), eta Aerocalexico.
The Scraping zuzeneko albumaren ondoren, 2003an Feast of Wire izeneko estudioko laugarren diskoa kaleratu zuten, eta disko salduenen Billboard zerrendan sartu ziren lehen aldiz. Disko honetako Güero Canelo kanta aukeratu zuten Collateral filmeko soinu-bandan parte hartzeko. Urtebete geroago, lehen DVDa argitaratu zuten, World Drifts In: Live at the Barbican izenburupean.
2005ean Iron & Wine-rekin partekatutako EP bat grabatu zuten In the Reins izenburupean, eta oso harrera ona izan zuen kritikak. Horrez gain, Billboard 200en sartu eta independenteen zerrendetan 12. postura iristea lortu zuten. Grabazioaren ondoren, bi taldeek bira bateratu bat egin zuten diskoa sustatzeko. Urte berean Françoiz Breutekin lankidetzan aritu ziren berriro, Une Saison Volée izeneko albumeko zenbait abestitan..
Bere bosgarren lan ofizialak, Garden Ruin (2006) izan zen, non agerian geratu zen lehen garaiko americana estilora itzuli zirela, haize-instrumentuei garrantzi gutxiago emanez eta kantuan zein gitarretan arreta handiago jarriz. Album politikoena ere izango litzateke, alde handiz, gerraren tragedia eta bere herrialdeko sektore batzuen abertzaletasun itsua kritikatuz. Roka abestian, Amparanoia kantariak parte hartu zuen, aurretik biretan korista gisa lagundu baitzien.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.