Caparrosoko zubia
Erdi Aroko zubia, Kaparrotsun kokatuta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Caparrosoko zubia edo Kaparrotsuko zubia Aragoiko Erriberako Caparroso edo Kaparrotsu udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Aragoi ibaiaren gainean. 1700ean zituen 11 begietatik 9 baino ez zaizkio geratzen 1787ko uholde handira arte. Duela gutxi berritzen ari dira.
Caparrosoko zubia Kaparrotsuko zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Kaparrotsu |
Koordenatuak | 42°20′46″N 1°38′53″W |
Gaur egun, Caparrosoko edo Kaparrotsuko zubia bera eta aduanako kabina herriko armarrian daude. Horrek ematen du aurreko mendeetan zubiak izan zuen garrantziaren berri. Aragoiko Erriberako beste herri batzuetan, Zarrakaztelu, Santakara edo Martzillan, esaterako, txalupak edo pontoiak zeuden batetik bestera gurutzatzeko, baina, askotan, erabili gabe geratzen ziren, ur-goraldien ondorioz. Horregatik zen hain garrantzitsua Caparrosoko zubia, bera baitzen, Tuterakoarekin batera, Mendialdea Erriberarekin lotzen zuen errege-bidean ibaia salbatzen zuen bakarra.