soldadu estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Captain America (euskaraz: «Amerika Kapitaina edo Kapitain Amerika») Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi bat da. 1941ean Joe Simon eta Jack Kirby komikigileek sortu zuten. Lehenbiziko aldiz 1941eko martxoko Captain America Comics #1 komikiak agertu zen.
Captain America | |
---|---|
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Jack Kirby eta Joe Simon (en) |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Brooklyn |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | militarra |
Bestelakoak | |
Superboterea | super-indarra, super-erresistentzia eta super-abiadura |
Etsaiak | Red Skull, Baron Zemo (en) , Crossbones (en) , Sin (en) , Kingpin (Marvel Comics), Batroc the Leaper (en) , Arnim Zola (en) , Baron Zemo (en) , Helmut Zemo (en) , MODOK (en) , Vermin (en) , Viper (en) , Doctor Faustus (en) , Hate-Monger (en) , Korath the Pursuer (en) , Hydra (en) , Porcupine (en) , Solarr (en) , Serpent Society (en) eta Mister Hyde (en) |
marvel.com… | |
Pertsonaia honen lehenbiziko agerpena Bigarren Mundu Gerran zehar propaganda elementu gisa izan zen, bertan Amerika aske eta demokrataren ordezkari bilakatu zen, aldiz Alemania Naziaren aurka borrokatzen zelarik. Irakurleen artean sekulako arrakasta bereganatu zuen, baina behin gatazka hura amaitu ostean eta nahiz eta Gerra Hotzaren hasierako urteetan komunisten ehiztari gisa birziklatzeko saiakerak egin, bere ospeak gainbehera egin zuen.
1964an Stan Leek The Avengers #4 komikian pertsonaia honen ardura hartzea erabaki zuen, bere jatorriko elementu nazionalistak bertan behera utzi eta sentsibilitate gizatiarrago bat ematea erabaki zuen. Honenbestez garai hartako estatubatuar gizartean zeuden ustelkeria eta gizarte mailen arteko desorekak salatzeko eta nolabaiteko estatubatuar "kontzientziaren" ordezkaria izango zen ikur bat sortzeko asmoz pertsonaia hau erabili zuen.
Captain America delakoa jatorriz 1917ko uztailaren 4ean jaiotako Steve Rogers izeneko gaztea da. Depresio Handian zehar irlandar jatorriko familia batean hazi zen. Honi umea zelarik aita hil zitzaion, eta ama, berriz, nerabea zela hil zitzaion. Arte Ederretako ikaslea zelarik eta naziek Europan burututako gerra krimenek txundituta Ameriketako Estatu Batuetako Armadan izen ematea erabakiko du, baina bere baldintza fisiko eskasak direla eta, ezezkoa eman zioten. Halere, Armadako ofizil batek, Abraham Erskine doktoreak, Reinstein irakaslearen izenpean, esperimentu sekretu batentzako boluntarioak behar zituela eta, Rogers hautatuko du. Esperimentu honek Berpizkunde Operazioa izena du, bere helburua super-gudariak sortzea delarik. Rogersi super-seruma izeneko droga eman eta ariketa fisikoz beteriko aste batzuen ondoren Captain America bilakatuko da, gudari eta atleta perfektua.
Ondoren ariketa fisiko eta estrategiazko ikasketez osatutako programa intentsibo bat burutuko du. Geroago Red Skull izeneko nazi arriskutsu bat hatzemateko misioa jasoko du. Horretarako bere aberriaren koloreak dituen uniforme bat eman eta Estatu Batuen etsaiak betirako borrokatuko dituela zin egingo du. Kolore beretako ezkutu iragazgaitza badu babesteko eta James "Bucky" Barnesek lagunduko dio 1945 arte. Orduan, Zemo Baroia harrapatzen saiatzen ari zirela, Bucky hil eta Captain America ur sakonetan ondoratu zen; ondorioz, urte luzetan izoztuta mantendu zen, Avengers taldekoek Artikon aurkitu zuten arte (Avengers #4)eta taldekide bilakatu.
Antza,Cross Bonesek akabatu zuen heroia (Captain America #25) 2007ko martxoan, epaitzen ari ziren auzitegiaren atarian, Estatu Batuetako izen behar zuen polizi-erregistroan betetzeko aginduari men ez egiteagatik.
Zineman Chris Evans aktoreak antzeztu du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.