musikagile danimarkarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Carl Nielsen (Nørre-Lyndelse, Danimarka, 1865eko ekainaren 9a - Kopenhage, Danimarka, 1931ko urriaren 3a) daniar musikagilea, biolin-jotzailea eta zuzendaria izan zen.
Carl Nielsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carl August Nielsen |
Jaiotza | Sortelung (en) eta Nørre Lyndelse (en) , 1865eko ekainaren 9a |
Herrialdea | Danimarka Danimarka |
Bizilekua | Nørre Lyndelse Parish (en) Nyhavn Frederiksgade Frederiksholms Kanal |
Lehen hizkuntza | daniera |
Heriotza | Kopenhage, 1931ko urriaren 3a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Vestre Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anne Marie Carl-Nielsen (1891ko maiatzaren 10a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Danish Academy of Music (en) |
Hizkuntzak | daniera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, classical composer (en) , koreografoa, autobiografialaria, musika-irakaslea, piano-jotzailea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | fliskornoa pianoa biolina Tronboi altua tronpeta turuta |
carlnielsen.dk | |
Danimarkako musikagile ospetsuena da, idatzi zituen sinfoniengatik bereziki miretsia.
1884-1886 urteetan egin zituen ikasketak Kopenhageko Kontserbatorioan. Geroago Errege Antzokiko kapera-maisu izan zen (1908-1914) eta Kopenhageko Musika Elkarteko zuzendari (1915-1927).
Kontserbatorioko irakasle ere izan zen, eta 1931. urtean zuzendari izendatu zuten, hil baino lehenago.
Harmonia kromatikoak eta disonanteak erabili zituen, eta egitura tinkoak kontrapuntuaren alorrean. Tonalitatearekin, berriz, ausart jokatu zuen, atonalismoa eta politonalismoa erabiliz. 1890-1925 urteetan idatzitako sei sinfonietan nabaria da Nielsenek egin zuen aurrerabidea.
Bi opera ere idatzi zituen: Saul eta Dabid (1902) eta Maskarada (1906); hiru kontzertu eta kamerako, koruko eta teklaturako lan ugari. Danimarkako herri-musikan oinarritutako kantu bikainak idatzi zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Nielsen |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.