From Wikipedia, the free encyclopedia
Carol Ann Shields, Warner jaioa (Oak Park, Illinois, 1935eko ekainaren 2a – Victoria, Kanada, 2003ko uztailaren 16a) AEBetan jaiotako kanadar idazlea izan zen.
Carol Shields | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oak Park, 1935eko ekainaren 2a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Victoria, 2003ko uztailaren 16a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Exeter (en) Hanover College (en) University of Ottawa (en) Oak Park and River Forest High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, ipuingilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta biografoa |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea University of Winnipeg (en) Manitobako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Indianako Hanover Collegen ingelesa ikasi zuen eta Nazio Batuen beka batekin Ingalaterrako Exeter Unibertsitatea ikasi zuen 1956-1957 ikasturtean. 1975ean graduondoko ikastaroa egin zuen Ottawako Unibertsitatean. 1957an Donald Hugh Shields kanadarrarekin ezkondu zen eta Kanadara joan zen bizitzera. Carolek Kanadako hiritartasuna eskuratu zuen geroago.
1973an Canadian Slavonic Papers aldizkariko argitalpen-laguntzaile gisa kontratatu zuten. 1976an lehen eleberria argitaratu zuen eta 1977an bigarrena. 1978tik 1980ra, idazketa sortzaileko irakaslea izan zen Columbia Britainiarreko Unibertsitatean. 1980an senar-emazteak Winnipegen kokatu ziren eta bertan Shieldsek bere lanik ezagunenak idatzi zituen. 1993an Pulitzer Saria Fikzioan eta Gobernadore Nagusiaren saria irabazi zituen The Stone Diaries eleberriarekin. 1996an Winnipegeko Unibertsitateko kantziler bihurtu zen eta 2000. urtean, erretiroa hartu ondoren, Victorian kokatu zen.
Eleberriak, ipuinak, saiakerak, olerkiak eta Jane Austenen biografia idatzi zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.