Illinois

From Wikipedia, the free encyclopedia

Illinoismap
Remove ads

Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Datu azkarrak Ereserkia, Administrazioa ...
Remove ads

Inguru naturala eta klima

Thumb
Chicago hiriaren ikuspegia.

Ipar-ekialdean Michigan lakuak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen % 62 Chicagon bizi da.

Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.

Historia

Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.

Ekonomia

Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.

Thumb
Illinoisen mapa.

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads