From Wikipedia, the free encyclopedia
Celbridge (irlanderaz Cill Droichid) Liffey ibaiaren pasaeratik hurbil dagoen udalerria da, Irlandako Kildare konderrian kokatzen delarik. Dublin hiriburutik 22 kilometrotara dago eta 20,000[1] biztanle inguru ditu.
Celbridge Cill Droichid | |||
---|---|---|---|
herria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Kildareko konderria | ||
Posta kodea | KE | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°19′57″N 6°32′06″W | ||
Altuera | 55 m | ||
Demografia | |||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1124 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
http://www.celbridge.ie www.celbridge.ie |
Azken urte haurtean Celbridgek hazkuntza handi bat jasan du, halere zerbitzu eta entretenimendu edo denborapasarako guneak herriko “main street” ("kale nagusia") delakoan kokatuta jarraitzen dute. Izatez, Celbridge herria da Irlanda osoan kale bakar bat duen udalerririk handiena. Nahiz eta neurriz handitu izan, inoiz ez zaizkio kale berriak ("streets") sortzen, aldiz, bai txikiagoak eta garrantzi gutxiagokoak diren "roads" ("bideak") direlakoak.
Celbridge udalerriaren izena irlanderaz Cill Droichid da, euskaraz gutxi gorabehera Zubiko Eliza esan nahiko luke. Batzuetan ingelesez udalerri honi Kildrought bezala ere izendatu izan zaio.
Celbridge udalerria batik bat bertan Castletown etxea dagoelako ospetsua da. Castletown House delakoa "main street" edo "kale nagusian" aurkitu ahal da, eta Irlanda osoko etxerik handiena izategatik ezaguna da, 1722. urtekoa da. Beste gauzen artean, 80 oin neurriko egongela dotore eta handi bat du, bai eta ateondoan kokatzen den eskailera nagusi txundigarri bat ere, eskailera hau habe irtenduna da eta Portlandgo harriz egina dago.
"Connolly's Folly" edo "The Obelisk" ("Obeliskoa") Castletown Housetik gertu dagoen egitura obelistikoa da, 1739an eraiki zelarik. Garaieraz 42 metro ditu eta harri itxurekin apaindurik dago.
Celbridge udalerria Vanessa Van Homrigh emakumearen bizilekua izan zen, Gulliverren Bidaiak liburua idatzi zuen Jonathan Swift irlandar idazle ospetsuaren maitalea.
Sir Arthur Guinness, bere izena daraman Guinness garagardotegiaren sortzailea udalerri honetan jaio zen.
Damien Rice, gaur egungo irlandar musikaren pertsonaia ezaguna, Celbridgetarra da, bai eta Bell X1 musika taldea ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.