musikagile estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Edward Ives (Danbury, Connecticut, AEB, 1874ko urriaren 20a - New York, AEB, 1954ko maiatzaren 19a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.
Charles Ives | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Danbury, 1874ko urriaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1954ko maiatzaren 19a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Wooster Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | George Ives |
Ama | Mary Elizabeth Parmelee |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Hopkins School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Horatio William Parker |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktuarioa eta musikagilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | sinfonia |
Musika instrumentua | organoa |
charlesives.org | |
|
14 urteetarako Danburyko Eliza Baptistako organo-jotzailea zen, eta, 17 urte zituela, aintzat hartzeko moduko lan bat idatzia zuen jadanik: Variations on America.
1894an Yaleko Unibertsitatean sartu eta konposizioa ikasi zuen, Horatio Parkerrekin, eta organoa, Dudley Buckekin.
Musikagile berezia, independentea eta berritzailea izan zen. Bi orkestratarako duoak idazteraino ausartu zen; bakoitzak klabe eta erritmo desberdinez jotzen zuen. Aurrea hartu zien Stravinskiri polirritmoak erabiltzen, Milhaudi politonalitatean eta Bartóki disonantzian. Bere musika landugabetzat jo izan bada ere, guztiz sofistikatua da. Lekuz kanpo dauden edo disonanteak diren elementuak ezarri zituen bigarren planoan, bere jaioterriko musika banden oroigarri.
Azken urteetan ondu zuen musika Mahlerren gustukoa zen; Mahlerrek ez zuen, hala ere, Ivesen obrarik zuzendu, laster hil baitzen.
Bere lanen artean aipagarrienak: orkestrarako musika: New England Holidays, Three Places in New England, lau sinfonia; korurako musika: Lincoln the Great Commoner, The New River salmoak; ganbera-musika: The Indians, Largo; pianorako musika: 20 estudio, 2 sonata (bigarrena, Sonata Concord izenekoa, haren maisulantzat jotzen da); organorako musika, abestiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Ives |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.