Christina Koch
From Wikipedia, the free encyclopedia
Christina Hammock Koch (Grand Rapids, Michigan, 1979ko urtarrilaren 29a) estatubatuar ingeniaria eta NASAren 2013ko promozioko astronauta da.[1] Ingeniaritza Elektrikoan eta Fisikan diplomaduna eta Ingeniaritza Elektrikoan masterduna da Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatean.[2][3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Christina Koch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grand Rapids, 1979ko urtarrilaren 29a (45 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatea North Carolina School of Science and Mathematics (en) NASA Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronauta eta ingeniaria |
Jasotako sariak | |
Astronauta | |
Misioak | Soiuz MS-12 Soyuz MS-13 (en) 59. espedizioa 60. espedizioa 61. espedizioa |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 473.158 minutu |
Itxi
2019ko martxoaren 14an Koch Nazioarteko Espazio Estaziora joan zen 59., 60. eta 61. espedizioetako hegaldi ingeniari. 2019ko urriaren 18an soilik emakumez osatutako lehen ontziz kanpoko ibilaldia egin zuten Jessica Meirrek eta biek.[4] 2019ko abenduaren 28an emakume batek espazioan jarraian denbora gehien egondako marka hautsi zuen. 2020ko otsailaren 6an itzuli zen Lurrera, denera espazioan 328 egun, 13 ordu eta 58 minutu igaro ondoren.[5][6]