From Wikipedia, the free encyclopedia
Christine Anne McVie (Bouth, Lancashire, 1943ko uztailaren 12a - Londres, 2022ko azaroaren 30a),[1] Christine Anne Perfect jaiotza izenez, ingeles abeslari eta musikaria izan zen. Ezaguna da, batez ere, Fleetwood Mac taldeko bokalista eta teklatu-jotzailea izan zelako.
Christine McVie | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christine Anne Perfect |
Jaiotza | Bouth (en) , 1943ko uztailaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2022ko azaroaren 30a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | John McVie (1968 - 1976) Eddy Quintela (en) (1986ko urriaren 18a - 2003) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Greenwich (en) Birminghamgo Unibertsitatea Moseley School of Art, Balsall Heath (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta teklatu-jotzailea |
Lantokia(k) | Los Angeles eta Kent |
Kidetza | Chicken Shack (en) Fleetwood Mac |
Genero artistikoa | rock bluesa blues rock pop rock soft rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa sintetizadorea organoa |
Diskoetxea | Blue Horizon (en) MNRK Music Group (en) Reprise Records Sanctuary Records (en) Columbia Records Sire Records Warner Bros. Records Atlantic Records Curb Records RPM Koch Records East West Records (en) Rhino Warner Music Group |
| |
Anne Christine Perfect Ingalaterrako Bouth herrian jaio zen, Ingalaterrako ipar-mendebaldean, 1943ko uztailaren 12an, baina Smethwicken hazi zen, Birminghametik gertu. Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen, aita irakasle zuela. Hamabost urterekin, Fats Dominoren musika ezagutu ondoren, blueserako interesa piztu zitzaion.[2]
Bigarren hezkuntza amaitutakoan, eskultura ikasi zuen Birminghameko Moseley School of Art-en. Garai hartan, duoa osatu zuen Spencer Davisekin, baina iraupen txikikoa izan zen. 1966an, ikasketak finitu ondoan, Londresera aldatu eta erakusleiho-atontzaile jardun zuen lanean. Hurrengo urtean, Chicken Shack blues taldean sartu zen, teklatu-jotzaile eta abeslari aritzeko. 1969an utzi zuen taldea, John McVie Fleetwood Maceko baxu-jotzailearen ezkondu eta gero.[3]
1970eko hamarkadaren hasieran sartu zen Fleetwood Macen. Blues taldea izatetik zetorren Fleetwood Mac, baina lehenik Christine McVie eta ondoren Stevie Nicks eta Lindsey Buckingham bandan sartu zirenean, haren soinua erabat aldatu zen, eta pop eta rock melodikora jo zuen bete-betean. Garai hartakoak dira Rumours (1977) —historian gehien saldutako diskoetako bat—, Tusk (1979), Mirage (1982) eta Tango in the Night (1987).[1] Taldearen abestietako batzuk idatzi zituen, hala nola, "You Make Loving Fun", "Don't Stop" edota "Little Lies" (Eddy Quintelarekin batera).
1998tik 2014ra, Fleetwood Macetik kanpo egon zen eta bakarkako bi album argitaratu zituen. 2022ko azaroaren 30ean hil zen, Londresen. Taldeko lagunek ohar baten bitartez agurtu zuten: "Bakana eta berezia zen, eta neurriz kanpoko talentua zuen. Talde batean edonork izan lezakeen musikari onena izan zen, eta baita bizitzan izan litekeen adiskiderik onena ere".[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.