From Wikipedia, the free encyclopedia
Curriculum vitaea pertsona baten ikasketei, prestakuntzari eta ibilbide profesionalei buruzko datuen zerrenda ordenatua osatzen duen dokumentua da. Langileen hautapenerako irizpideetako bat da, lan-elkarrizketarekin batera.
Beste modu batera, hautagaiaren historia profesional/akademikoa da, bai eta hautagaiaren eta enplegatzailearen arteko lehen harreman garrantzitsua ere. Ez dago curriculuma egiteko eredu bakar bat; garrantzitsuena da lan-eskaintza bakoitzera egokitzea.
Curriculum vitae kontzeptua "bizitzaren ibilbidea" esan nahi duen kontzeptu latindarra da. Kontraposizio eta analogia bidez sortu zen erromatarren maisuen ibilbide profesionala izendatu ahal izateko. Ahozko komunikazioan, kontzeptua sinplifikatzeko joera dago; curriculum terminoa baino ez da erabiltzen. CV laburdura ere erabil daiteke.[1]
Lan-eskaintza bati erantzuteko idazten da curriculuma, baina, era berean, bat-batekoa ere izan daiteke, hau da, eskaintzarik gabe idatzi, eta hainbat enpresatan banatzen da lana eskatzeko.[2]
Honen helburua, bakoitzaren indarguneak ahalik eta ongien islatzea da, horrekin lanerako elkarrizketarako hautatua izateko, eta ondoren, lana lortzeko. [3]
Dokumentu honek datu sorta bat elkartzen du. Oro har, hiru curriculum mota daude datuak antolatzeko: kronologikoa (informazioa denboran zaharrenetik berrienera ordenatzen da), alderantzizkoa (informazioa denboran berrienetik zaharrenera ordenatzen da), eta tematikoa (informazioa bloke tematikoen bidez antolatzen da, aukera baliagarria askotariko eremuetan esperientzia duenarentzat).[1]
Curriculuma egiteko mota ugari egon arren, denek ezinbestekoak diren atal hauek eduki behar dituzte:
Hasteko, orriaren goiko aldean datu pertsonalak jarri behar dira. Denak ez dira beharrezkoak izaten, baina bai gomendagarriak. Hauek dira jarri beharreko oinarrizko datuak:
Ondoren, lan esperientzia jarri behar da. Esparru honetan egindako lana edota betetako kargua azaldu behar du egindako ordenan, lanean izandako esperientzia bakoitza garbi azalduz. Honekin batera, bertan egondako denbora ere adierazi behar da, hau da, noiztik noiz arte jardun den.
Konkretuago, enplegatzailearen izena eta herria (beharrezkoa bada, helbide osoa eta web-orria), eginkizun eta ardura nagusiak, jarduera-sektorea (jarduera-sektore mota adieraziz) eta datak.
Horrez gain, gomendagarria izaten da formakuntzako praktikak egindako lekua ere jartzea.
Alde batetik, egindako ikasketen zerrenda ordenatua, datak, zentroa eta non egin diren adieraziz.
Zehaztuz, prestakuntza-erakundearen izena eta herria, edo herrialdea, hala badagokio eta egindako ikasgai nagusiak eta/edo lortutako gaitasun nagusiak.
Bestetik, arautu gabeko hezkuntzako ikastaroen zerrenda ordenatua ere bai, datak, zentroa eta egin diren tokia adieraziz.
Normalean atal honetan ez dira jarraian azaldutako guztiak jartzen. Normalean, lortu nahi den enpleguaren arabera, bakoitzak ikusiko du zein jarri eta zein ez. Hala ere, hizkuntzak, informatika gaitasunak eta gidabaimena dira ohikoenak.
ULERMENA | MINTZAMENA | IDAZMENA | ||
Entzundakoa ulertzea | Irakurritakoa ulertzea | Ahozko harremanak | Ahozko adierazpena | |
Maila | Maila | Maila | Maila | Maila |
Hizkuntza-titulua(k) edo -ziurtagiria(k). Zehaztu maila, jakinez gero. | ||||
Maila: A1/2: oinarrizko erabiltzailea - B1/2: erabiltzaile independentea - C1/2: erabiltzaile aditua
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua |
Gomendagarria da, titulurik ez izan arren, mailaren hurbilketa bat ipintzea.
Komunikazio-gaitasunak idatzi, zein testuingurutan lortu diren zehaztuz.
Adibidez: komunikazio-dohain onak, salmenten arduradun gisa izan dudan esperientzian lortuak.
Antolaketa-/Kudeaketa-gaitasunak. Zehaztu zer testuingurutan lortu diren.
Adibidez: lidergoa (gaur egun, 10 pertsonako talde baten arduradun).
Norberaren lan-inguruneko gaitasun profesionalak, beste ataletan zehaztu ez direnak. Hemen ere, zehaztu zer testuingurutan lortu diren.
Adibidez: kalitatearen kontrolerako gaitasun ona (kalitate-ikuskapenak egitearen arduraduna gaur egun nire enpresan).
Informatika-ezagutzak eta zer testuingurutan lortu diren. Mota askotarikoak izan daitezke: testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak, diseinu grafikoa, Internet, sareak, sistema eragileak eta abar.
Adibidez: Microsoft Office™-ko programak ongi erabiltzen dakit. Unibertsitatean ikasia.
Beste ataletan adierazi ez diren gaitasunak idatzi, zein testuingurutan lortu diren zehaztuz.
Adibidez: zurgintza.
Gidabaimena baduzun ala ez. Baiezkoa bada zer kategoriatakoa den zehaztu (adibidez: B1), eta garraiatzeko aukerarik baduzun ala ez.
Baliagarria izango den informazio gehigarria: argitalpenak, aurkezpenak, proiektuak, hitzaldiak, mintegiak, sariak, eta abar.
Curriculumera gehitutako dokumentuen zerrenda.
Adibidez: diplomen eta prestakuntzen kopiak, lan-ziurtagiriak edo praktika-ziurtagiriak, ikerketa-lanen argitalpenak, eta abar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.