From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Nikolaus Chodowiecki (Danzig, 1726ko urriaren 16a - Berlin, 1801eko otsailaren 7a) alemaniar margolari eta grabatzailea izan zen.
Daniel Chodowiecki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Nikolaus Chodowiecki |
Jaiotza | Gdańsk, 1726ko urriaren 16a |
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika Prusiako Erresuma |
Talde etnikoa | Poloniarra |
Heriotza | Berlin, 1801eko otsailaren 7a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Französischer Friedhof (en) |
Familia | |
Ama | Henriette Ayrer |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Justine Ayrer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, akuafortista, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta illuminator (en) |
Lantokia(k) | Berlin Dresden eta Leipzig |
Mugimendua | Rokokoa neoklasizismoa |
Genero artistikoa | erretratua genero-artea allegory (en) margolaritza historikoa |
Jatorri poloniarra eta higanota zuen familia batean jaio zen. Aita hil zenean, Berlinera joan zen osaba baten etxera eta Augsburgen arte-hezkuntza jaso zuen.
Laster lortu zuen margolari bizitza eta Berlingo Akademian sartu zen. Bere garaiko artista grafiko alemaniar ospetsuena bihurtu zen. Milaka akuaforte egin zituen, baita marrazkiak eta margolanak ere. Bere grabatuek xehetasun handiz irudikatu zuten Zopfstil garaiko (Rokoko eta Barrokoaren artean) burgesiaren bizitza. Liburu zientifikoak ilustratu zituen, eta Poloniako historiari eta higanotari buruzkoak. Poloniako nobleziako pertsonak ere erretratatu zituen.
Alemanez eta frantsesez bakarrik hitz egin arren, poloniar abertzalea zen eta Poloniaren banaketa deitoratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.