Augsburg
Bavierako hiria, Alemanian From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Augsburg[1] hegoaldeko Alemanian kokaturik dagoen hiria da. Suabia barruti administratiboko hiriburua eta hiririk handiena da. Augsburg Suabiako hiriburu historikoa da.
Augsburg hego Alemaniako industriagune garrantzitsuenetakoa da: ehungintza, industria mekanikoa (ibilgailuak, doitasun ekaiak) eta kimikoa.
Remove ads
Historia
Erromatarrek fundatua Augusta Vindelicorum izenarekin (Vindelici leinua bizi baitzen bertan), Augsburg Retia probintzia erromatarreko hiriburu bihurtu zen. Hiru alditan suntsitua izan zen eta hiruetan indartsuago bilakatu zen. Lehenengo aldian Hunoek V mendean, ondoren Karlomagnok VIII mendean eta azkenik Guelfoek X mendean.

Augsburg Hiri Inperial Askea bihurtu zen 1276an eta bere apezpiku propia ere lortu zuen. XV. mendetik aurrera banka eta merkatugune guztiz garrantzitsua bihurtu zen Fugger eta Welser familiei esker. Erreforma garaian, berebiziko garrantzia hartu zuen hiriak (Augsburgoko Aitorpena, 1530, Luteroren jarraitzaileek Karlos V.ari aurkeztu zioten fede aitorpena; Augsburgoko Interima, 1548, Karlos V.ak Trentora bitartean protestante eta katolikoei eskatu zien luzapena [interim, bitartean]; Augsburgoko Bakea, 1555: cuius regio eius religio formularen arabera banatu zen Inperioa Luteroren jarraitzaileen eta katolikoen artean).
Hogeita Hamar Urteko Gerran suediar armada protestanteak hartu zuen hiria 1632an borrokarik gabe. 1634ean tropa katolikoek Augsburg inguratu arren suediarrek ez zuten errenditu nahi izan eta 1634-35 negua gogorra izan zen, hotzez eta izurritez biztanle ugari hil baitziren. Populazioa 70.000 ingurutik 16.000ra jaitsi zen.
Germaniako Erromatar Inperio Santua 1806. urtean sakabanatzean, Bavariak bereganatu zuen Augsburg hiria. Bigarren Mundu Gerran britainiarrek eta estatubatuarrek bonbakatu zuten Augsburg 1942ko apirilaren 17an lehenengo eta 1944ko otsailaren 25/26 bigarrenez. Amerikarrek eskuratu zuten hiria 1945ean eta beren okupazio eremuan gelditu zen. Soldadu estatubatuarrak bertan izan dira 1998 arte.

Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Eredu gotikoari jarraituz berritu zen katedral erromanikoa (923 -1430)
- Fugger familiaren hilobiak gordetzen dituen eliza gotikoa (Sankt-Anna)
- Pizkunde garaiko udaletxea (1620)
- Perlachturm kanpandorrea (989)
- Schaezlerpalais jauregi rokokoa
- Ulrich eta Georg Fugger bankariek behartsuentzat eraiki zuten langile auzoa (Fuggerei, 53 etxe sei karriketan banatuak).
- Augsburger Puppenkiste, txontxongiloen antzokia.
Remove ads
Augsburgotar ospetsuak
- Jakob Fugger (1459-1525), bankaria.
- Julius Schiller (1580-1627), legegizona eta astronomoa.
- Leopold Mozart (1719-1787), Wolfgang Amadeus Mozarten aita.
- Bertolt Brecht (1898-1956), idazlea.
- Bernd Schuster (1954-), futbolari ohia eta entrenatzailea.
Hiri senidetuak
Augsburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads