Desira-gogoeta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Desira-gogoeta (ingelesez: wishful thinking) sinesmenak sortzeko eta erabakiak hartzeko imajinaziora jotzeko ilusioa da, eta ez ebidentziara, arrazionaltasunera edo errealitatera jotzea.[1] Sinesmenaren eta desioaren arteko gatazkak ebaztearen ondorioa da. Ikerketek erakutsi dutenez, zirkunstantziak berdinak badira, subjektuek emaitza positiboak negatiboak baino probableagoak direla aurreikusiko dute — berreste alderako isuria —. Hala ere, beste ikerketek, egoera jakin batzuetan, mehatxuak areagotzen direnean adibidez, alderantzizko fenomenoa gertatzen dela diote.[2]
Psikologo batzuek uste dute pentsamendu positiboak eragin positiboa izan dezakeela portaeran eta, hala, emaitza hobeak sor ditzakeela. Horri "Pigmalion efektua" deitzen zaio.[3]