Deus ex machina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Deus ex machina (antzinako grezieraz: ἀπὸ μηχανῆς θεóς, apò mēchanḗs theós; eusk. hitzez hitz "makinatik jaisten den jainkoa") latinezko esamolde bat da. Antzinako Greziako eta Antzinako Erromako antzerkian sortu zuten: egoera bat konpontzeko edo argumentua aldatzeko garabi batek (machina) edo beste edozein bitarteko mekanikok eszenatokitik kanpo jainko baten (deus) papera egiten zuen aktore bat sartzen zuen.[1]
Gaur egun, berezko logikari jarraitu gabe istorio bat konpontzen duen kanpoko elementu bati erreferentzia egiteko erabiltzen dute. Gidoi baten egituraren ikuspegitik, deus ex machina gidoiaren beraren beharrek eragindako edozein gertakariri dagokio, gidoiaren interesa, estetikaren edo beste edozein faktore eusten duena barne-koherentzia mantendu barik.[2]