Diogenes sindrome
From Wikipedia, the free encyclopedia
Diogenes sindromea portaera-arazo bat da, normalean bakarrik bizi diren pertsona helduei eragiten diena. Gizarte maila guztietako pertsonei eragiten die. Sindrome pairatzen dutenen ezaugarri nagusiena munduarekiko borondatezko isolamendua da, euren etxeetan, maiz diru kantitate handia dutelako edo etxean balio handiko gauzak dituztela uste dutelako. 1966 urtean egin zen gaixotasunari buruzko lehenengo ikerketa.[1]
Hedaduraz, lagunarteko hizkeran, esaten da pertsona batek Diogenes sindromea duela balio gutxiko gauzak metatzeko joera neurrigabea erakusten duenean. Gauza asko eta orden gutxi duten pertsonei buruz Diogenes Sindromea dutela esaten da, gehiegikeria bada ere, lagunarteko erregistroan.