EPUB
liburu elektronikoetan irakurtzeko testu fitxategietako formatu estandar bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
ePUB liburu elektronikoen formatua da, ".epub" fitxategia-luzapena erabiltzen duena. Ingelesezko "Electronic PUBlication" kontzeptuaren laburdura da. Gailu irakurle askok onartzen dute ePUB formatua eta software bateragarria eskuragarri dago smartphone, tableta eta ordenagailu gehienetarako. ePUB Nazioarteko Argitalpen Digital Foroak (IDPF) argitaratutako arau tekniko bat da . IDPFren estandar ofizial bihurtu zen 2007ko irailean, Open eBook estandar zaharra gaindituta.[1]
Fitxategi-luzapena | .epub |
---|---|
Interneteko MIME-mota | application/epub+zip |
Zenbaki magikoa | PK\x03\x04 (Zip) |
Lehen argitaratzea | 2007-09 |
Azken argitaratzea | 3.2 / |
Formatu-mota | e-book file format |
Beste batek edukitakoa | OEBPS Container Format (OCF; Zip) |
Nondik hedatua | Open eBook, XHTML, CSS, DTBook |
Webgunea | http://www.idpf.org/epub |
Book Industry Study Group-ek edukiak paketatzeko formatu egoki gisa onartzen du ePUB 3 formatua, eta adierazi du liburu-argitaletxe globalak estandar bakar horren inguruan bildu behar direla.[2] EPUB formatua zenbait XHTML fitxategiz irudiz eta beste euskarri batzuekin batera osatutako artxibo fitxategi gisa inplementatzen da. ePUB da saltzaile independenteen artean XML moduko (PDF modukoak ez direnak) gehien zabaldu den e-book formatua; hau da, ia hardware gailu irakurle guztiek onartzen dute, Kindle izan ezik.[3]