From Wikipedia, the free encyclopedia
Egoitza Santua edo Aulki Santua (latinez Sancta Sedes) Aita Santuak Eliza Katolikoko buru den heinean duen posizioari ematen zaion izena da. Nazioarteko politika eta Eliza Katolikoaren gorengo gidaritza dagozkio. Zentzu honetan ez da Vatikano Hiriarekin nahastu behar: azken honek Vatikanoko estatuan du aginpidea soilik, eta estatuaren oinarrizko barne funtzioak betetzen ditu. Vatikano Hiriak ez du nazioarteko politikan jarduteko eskumenik. Zeregin hori Aulki Santuaren eskuetan dago, nahiz eta izate juridiko biak sarri oso estu lotuta egon.
Aulki Santua materialki adierazteko Aita Santuaren aulkia erabiltzen da, San Joan Laterangoan kokatua, Erromako elizbarrutiko katedralean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.