From Wikipedia, the free encyclopedia
El Lisht (arabieraz اللثت), Kairotik hirurogeitamar kilometro hegoaldera dagoen herrixka baten egungo izena da. El Lisht inguruan, bi piramide handi eta nekropoli baten hondarrak daude, Egiptoko Inperio Ertainean datatuak daudenak.
Garaiko testuengatik, XII. dinastiako lehen faraoia izan zen Amenemhat I.ak, hiriburua, Amenemhat-ity-tauy izeneko hiri berri batetara eraman zuela ebazten da, "Amenemhat, Bi Lurren Jauna" esan nahi duena, edo Itytauy, eta, kokapen zehatza ezagutzen ez den arren, El Fayumeko errege nekropolitik gertu egongo litzatekeela uste da, El Lishten.
Oraindik mantentzen dira XII. dinastiako faraoiek eraikitako bi piramide multzoren hondarrak:
Sesostris I.aren piramidea eta piramide honen multzoa, Inperio Ertainekoetatik hoberen kontserbatuetako bat da.
Piramideen inguruan, XII. eta XIII. dinastiatan lurperatutako funtzionario eta errege familiako pertsonen ehundaka hilobi aurkitu ziren. Senebtisiren hilobia, inongo kalterik gabe aurkitu zen, eta oraindik, bitxi multzo interesgarri bat zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.