El Salvadorko maren aurkako guda[3] (zenbait hedabidek sarritan El Salvadorko terrorismoaren aurkako guda[4] izenez adierazia) 2022ko martxoan hasi zen guda bat izan zen, El Salvadorko gobernuaren eta herrialde hartan finkatutako maren artekoa. Gudari 2022ko martxoaren 25 eta 27 arteko hilketek eman zioten hasiera. Egun haietan 88 salvadortar erailak izan ziren eta herrialde hartako gobernuak Mara Salvatrucha mara (gaztelaniaz pandilla ere deitua, gaizkile-taldea bezala itzuli daiteke) egin zuen hilketen arduradun.[5] Hala ere, 2019. urtetik gobernuak marek menpean zituzten lurraldeak berreskuratzeko plana abian jarria zuen.[6]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
El Salvadorko maren aurkako guda |
---|
|
Data | 2022ko martxoaren 27a – gaur arte |
---|
Lekua | El Salvador |
---|
Emaitza | Abian |
---|
|
|
|
|
|
|
Indar militarra
20.000
Indar poliziala
30.000
|
70.000 |
---|
|
|
6 militar |
Hildako mara kideak
- 59[1] (borroketan parte hartutako maretako kideak barne hartu gabe)
Akusatu atxilotuak
58.000
(horietatik 3.000 errugabetzat jo ziren kartzelaratuak izan eta gero, hilabeteetako ikerketa prozesuen ondorio)[2] |
---|
|
Itxi
Guda hasi eta urtebete ingurura, 2013ko otsailaren 22an, 64.512 pertsona atxilotu ziren marekin harremanak izatea leporatuta[7] eta 90 pertsona inguru hil ziren gobernuaren zenbakien arabera. Bestelako iturriek zifra hori 100dik gora ipintzen dute.[8]
Salvadortar gehienen artean ongi jasoa izan da gobernuak hasitako guda, kaleetako segurtasuna areagotu dela esaten dute gehienek. Hala ere, nazioartean badira ahots kritikoagoak, giza eskubideen urraketak salatu dituztenak, tartean AEBetako gobernua. El Salvadorko gobernuak behin eta berriz esan du guda honi esker kale segurtasuna nabarmen areagotu dela eta datuak eman ere bai: 2021ean hilketa kopurua 1.147koa izatetik 2022an 496koa izatera igaro zela adierazi zuen.[9]