Émile Larre
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Émile Larre Otxobi, ezizenez Sokorri (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1926ko urtarrilaren 3a – Kanbo, Lapurdi, 2015eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, bertsolaria, euskaltzain osoa eta apaiza izan zen.[1]
« | Itzaleko langilea izan da Émile Larre. Bere izena ez da lehen planokoa izan inoiz, baina lan gaitza egin du bere bizian, eta euskal kulturaren eta hizkuntzaren aberasten anitz parte hartu du. | » |
Eneko Bidegain[2] |
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Émile Larre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baigorri, 1926ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Kanbo, 2015eko maiatzaren 30a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, bertsolaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Itxi
Uztaritzen erlijio-ikasketak eginda, apaiz sartu zen. Hazparneko apaiza izan zen. Gazte, Gogoa, Gure Herria eta Herria aldizkarietan idatzi izan zuen, eta Herria aldizkariko zuzendaria izan zen. 1980an, Aiherra Naparroan leihoa liburua argitaratu zuen.
Iparralden, bertsolaritzaren sustatzailea izan zen, eta horrexegatik, 1993an, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak aita Santi Onaindia eta bera omendu zituen. Halaber, 1974. urtetik euskaltzain osoa zen.