From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromatar-Persiar gerrak, - Erromatar-Iraniar gerrak, Erromatar-Sasandar gerrak edo Bizantziar-Sasandar gerrak bezala ezagunak ere -, III. eta VII. mendeetan Erromatar Inperioak, -gero Bizantziar Inperioa-, Sasandar Inperioarekin izandako gatazka militarrak izan ziren. Ia etengabe borrokatu ziren aldi horretan, nahiz eta aldi luzeak egon ziren elkarrekin modu baketsuan (batez ere V. mendean). Erromatar eta pertsiar gerretako baliabideen gastua handia izan zen bi inperioentzat.
Erromatar-Persiar gerrak | |||
---|---|---|---|
Gudulariak | |||
| |||
Gatazkak III. mendean hasi ziren, Sasandar Inperioaren sorrerarekin, eta Heraklio enperadorearen kanpaina garailearekin amaitu ziren, 628-630ean. [1]Operazio militarrak bereziki gogorrak izan ziren Xapur I.aren garaian (240/242-272), Xapur II.aren garaian (309-379), Kosroes I.aren garaian (531-579) eta Kosroes II.aren garaian (590-628). Erasoak erromatarren zein persiarren aldekoak izan ziren. Bizantzio eta Persiaren arteko azkeneko gerrarik handienaren ondoren (603-628) bi potentziak, agortuak, islamaren hedapenaren biktima izan ziren, Sasandar Inperioa erabat suntsitu eta Bizantziar Inperioaren ekialdeko probintziez jabetu zelarik.[2] Gertaera honek Antzinaroaren amaiera adierazten du.[3]
'Suge Gorria' izenez ezaguna bere adreiluen koloreagatik, Gorgango Harresi Handia munduko defentsa-eraikinik luzeenetakoa da, ingeniaritza-lan sofistikatua eta sasanidar garaiko sekretu asko gordetzen dituena. Momentuz, 200 kilometroko tartea identifikatu dute arkeologoek. Erromatar edozein harresi baino luzeagoa eta Txinako Harresi Handia baino mila urte lehenago eraikia. Iturri historikoek diotenez, Gorgango harresiak 300 kilometroko luzera zuen, Kaspiar itsasoan hasten zen eta Merv hiriraino jarraitzen zuen (Turkmenistanen).[4][5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.