Erwin Rommel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erwin Johannes Eugen Rommel (Heidenheim an der Brenz, Württemberg, Alemania, 1891ko azaroaren 15a - Herrlingen, Alemania, 1944ko urriaren 14a) alemaniar mariskala izan zen, Bigarren Mundu Gerran Alemaniako armadako zelai-jeneral nabarmenenetako bat. Deutsches Afrika Korps guda taldearen buruan, Basamortuko Azeria (Wüstenfuchs) goitizena jaso zuen Ipar Afrikan egindako kanpaina militar arrakastatsuengatik. Hori dela eta, tropen eta Adolf Hitlerren beraren errespetua ez ezik, Commonwealtheko armada etsaiarena ere lortu zuen.
Erwin Rommel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johannes Erwin Eugen Rommel |
Jaiotza | Heidenheim an der Brenz, 1891ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Weimarko Errepublika Hirugarren Reicha |
Heriotza | Herrlingen, 1944ko urriaren 14a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Herrlingen |
Heriotza modua | suizidioa derrigortutako suizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucia Maria Rommel (en) (1916ko azaroaren 26a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra eta Erresistentziaren kidea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Deutsches Heer Württembergische Sicherheitstruppen (en) Reichswehr (en) Heer |
Gradua | general field marshal (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Iparraldeko Afrikako kanpaina Frantziako gudua Overlord operazioa Operation Sonnenblume (en) El-Alameingo lehen gudua El Alameingo bigarren gudua Suziri Operazioa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa Protestantismoa |
| |
Ipar Afrikako Ardatzaren porrotaren ondoren, Aliatuen Normandiako Lehorreratzeari eta Frantziako inbasioari aurre egin zion alemaniar armadaren buruan jarri zuten Rommel. Kargu horretan zela, 1944ko uztailaren 20an Hitler hiltzeko konspirazioan parte hartu izana leporatu zioten. Bere buruaz beste egin zuen 1944ko urriaren 14an.