Esne Bidea
galaxia kiribila Talde Lokalean bere baitan Eguzki sistema duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Esne Bidea edo Donejakue Bidea[4][oh 1] galaxia kiribil bat da, non Eguzki sistema dagoen. Talde Lokalean kokatua, Laniakea superkumuluan, gutxi gorabehera 100.000 argi urteko diametroa du eta 300.000 argi urteko zirkunferentzia. 200.000tik 400.000 milioietara izar dituela kalkulatzen da, zeintzuetatik bat baita Eguzkia.
- Artikulu hau gure galaxiari buruzkoa da; Erdi Aroan sortutako erromes bidea gaitzat duena beste hau da: «Donejakue bidea»
Datu azkarrak Ezaugarriak, Mota ...
Esne Bidea | |
---|---|
Esne Bidearen galaxiagunea, Paranal behatokiko gau izartsu batean. | |
Ezaugarriak | |
Mota | Sb, Sbc edo SB(rs)bc[1] galaxia kiribila |
Masa | 0.8–1.5×1012 [2] M☉ |
Izar kopurua | 100–400 mila milioi [(1–4)×1011] |
Diametroa | 100.000[3] argi-urte |
Behaketa datuak (J2000.0 garaia) | |
Igoera zuzena | 17h 45m 39.9s |
Deklinazioa | -29° 00′ 28″ |
Beste izenak | |
Itxi
Esne Bideak, galaxia diren satelite batzuk ditu eta horiek guztiak galaxiaz osaturiko Talde Lokaleko parte dira. Talde hori Virgo superklusterrean zati bat da, eta azken hori Laniakea superkluster handiaren osagai bat besterik ez da.