Espezieen iraungipen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Biologian eta ekologian, iraungipena espezie bateko kide guztiak galdu izana da. Galera hori gertatzen da espezieko azken kidea hil denean. Halaber, sexu bidez ugaltzen diren animalietan, ale bakarra edo sexu bereko aleak besterik ez geratzean, ezin saihestuzkoa da galera.
Eboluzioari esker espezie berriak sortzen dira espeziazioaren bidez. Hala ere, beste espezie asko iraungitzen dira baldintzen zein beste lehiakideen aurrean ezin direlako biziraun. Normalki, espezie baten iraungipena agertu eta 10 milioi urte baino lehenago gertatu ohi da,[1] baina fosil bizidunak deritzonak aldiz, aldaketarik gabe bizi ohi dira milioika urtez. Iraungipena gertakari naturaltzat hartuta dago. Estimatzen da, existitu izan diren espezien %99,9a gaur egun iraungi direla.
Iraungipen masiboak gertakari arraroak ziren gizakien hedapeneko garaian. Baina duela 100.000 urte gizakien hazkundearekin batera iraungipena ere asko areagotu da.