Euskal Herriko berrikuntza zentroak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berrikuntza zentroak edo zentro teknologikoak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira, beharrezkoak diren giza eta material baliabideak dituzte jakintza teknologikoaren sorkuntzarako eta bere ustiapenean laguntzeko jarduerak egiteko. Haien arrakasta enpresaren hobekuntza konpetitiboari eta inguruko garapen ekonomikoari egindako ekarpenarekin neurtzen da.
Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko. |
Euskal Herriko berrikuntza zentroak ugariak dira, enpresei balioa emango dieten ezagutza eta irtenbide teknologikoak eskaintzera bideratutako ikerketak garatzen dituztenak. Euskal Herrian, 1980ko hamarkadatik, enpresen lehiakortasuna sustatzera bideratutako berrikuntzari laguntzeko politika aplikatu da, ekonomia moderno eta aberatsa finkatzeko helburuarekin. Etorkizuneko ikuspegi hori izan du euskal industriak ere bai eta azkeneko urteotan aniztu egin du ikerketa eta garapenera (I+G) bideratutako inbertsioa; baita, Eusko Jaurlaritzak ere, barne produktu gordinaren %2,10 gai horretara bideratu duelarik. Berrikuntza bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen ugarien artean, nabarmentzekoa da 1997an Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea (ZTBES) sortu izana, Euskal Herriko enpresa-sareari eskaintza teknologiko integrala, sofistikatua eta espezializatua eskaintzeko gai den azpiegitura bat garatzeko helburuarekin. ZTBES sarea osatzen duten eragileetako bat Euskadiko Zentro Teknologikoak dira, berrikuntza prozesuak enpresa sektorean hedatzeko giltzarriak.